Erromeria giroan ospatuko dute itsasoarrek, ostiralean, Kizkitzako amaren eguna
Urtero, irailaren 8an ohitura denez, Kizkitzako Amaren eguna ospatuko dute itsasoarrek, ostiral honetan. Itsasoarren egutegian gorriz markatutako eguna da Kizkitzako amarena, baita, Itsasotik kanpo bizi diren horientzat, herrira itzultzeko aitzakia ere. Erromeria giroan ospatuko dute eguna.
Egutegia:
- 12:00: Meza. Eguraldi onarekin plazan.
- 13:00: Erromeriari hasiera Baltzola eta Andonegi trikitilariekin.
- 14:00: Bazkaria
- 16:00: Erromeria arratsalde osoan zehar
- 17:30: Toka lehiaketa herrikoia.
- 20:30: Itsasoko plazara jaitsiera.
Gainera, Mandubiko bentan erromeria izango da Imanol Intxausti eta Iñaki Larrañaga trikitilariekin eguerdian eta arratsalde osoan zehar.
Nahi duenak, eguna luza dezake Itsasoko ostatuan antolatu duten afarian. 21:30ean izango da, Baltzola eta Andonegi trikitilariekin. Norberak bere afaria eraman dezake, baina Ostatuan odolki, patata eta arrautza nahaskia eta oilaskoa saltsan egongo da afaltzeko nahi duenarentzat (18 euro, postrea eta edaria barne). Ostatuan afaltzeko izena eman behar da aurretik.