Bertako produktuen 30. sukaldaritza lehiaketa ere izan da gaur arratsaldean, Plaza Nagusian, eta Leizea Tabernak irabazi du, Idiazabal Gaztarekin egindako gazta tarta batekin.
Ostiralean hasiko dira, eta asteburu osoaren ondoren, hurrengo astean amaituko dira, Gorostiagako erromeriarekin. Musika, kirola, dantza eta tradizioa uztartuko dira egitarauan.
Goierriko sei herritan egongo da ikuskapen unitate mugikorra. Olaberrian hasiko dira zerbitzua ematen irailaren 13an, eta azkena Zaldibian izango da, azaroaren 16an.
Adin eta gustu guztietarako ekitaldiak izango dira. Dantzarien egunarekin eta Gaztetxearen urteurrenarekin bat egingo dute auzoko festek.
Lierniko Andra Mari eguna ostiralarekin egokitu da aurten. Igandean jokatuko da 42. Lierniko txirrindulari proba gazteen mailan. Herri kirolak arratsaldean, igandea borobiltzeko.
Ostiralean izango da eta izena eman behar da.
Urkipe Herri Eskola udaletxeko eraikinean egongo da, eskolako eraikin berria eraiki arte. Irakasle eta langileak hasi dira lanean dagoeneko, eta ostiralean hasiko da ikasturtea ikasleentzat, eremu berrian.
Indiako Himalayan, maila goreneko eskaladak eta igoerak egin dituzte udan Joseba Iztuetak, Ekaitz Maizek eta Ibon Mendiak. Inork inoiz zapaldu gabeko tontor bat ere bai: Amaiur Peak.
Klaseak astelehen eta asteazken arratsaldetan izango dira, Haztegi ikastolako pilotalekuan. Haurrentzako zein helduentzako dira.
Urriaren 21ean jokatuko da Seguran 47. Euskal Herriko Dantza Txapelketa. Izen-ematea zabalik dago. Egun berean egingo dute 6. Dantza Eguna
Bi egunetarako irteera izango da. Izena emateko irailaren 6an eta 7an, egoitzan.