Lurrunezko trenak hizpide Nafarroa23-n Alain Lopezekin
Ostiralean izango da eta izena eman behar da.
Proposamen berri bat dakar Jose Mari Telleriak, Nafarroa 23 txokoan. Lurrunezko trenak izango dituzte mintzagai, irailaren 8an, ostiralean. Alain Lopez beasaindarrak egingo du egun horretako hitzaldia, izan ere, Burdinbidearen Euskal Museoko tituluduna da Lopez. Izen emateak, nafarroa23@gmail.com epostara idatzita.