Gorka Hermosak eta Garikoitz Mendizabalek 'Sustraien matxinada' diskoa grabatu du
Gorka Hermosa akordeoilariak eta Garikoitz Mendizabal txistulariak Sustraien matxinada diskoa aurkeztuko dute datorren astelehenean Donostian.
Kantak Hermosak konposatu ditu. Euskal folklorea, jazza eta musika klasikoa uztartu ditu.
Diskoa Carles Benavent baxu-jotzailearekin eta Tino di Geraldo bateria-jotzailearekin grabatu dute. Benavent eta Di Geraldok Miles Davis, Chick Corea, Paco de Lucia eta Camaronekin jo dute, besteak beste.
Hilaren 23an Antioko musikaldian joko dute.