Burgosko Merindadeetara joango dira txangoan Iratzarrikoak
Hurrengo asteazkenean eman behar da izena, elkartearen egoitzan, arratsaldez.
Iazko udazkenean Balmasedara (Bizkaia) egindako txangoa. Legazpiko Iratzarri emakumeen elkarteak ikasturteko lehen txangoa antolatu du hilaren30erako, igandea. Burgosko Me-
rindadeetara joango dira (Espainia), eta Puentedey, Ojo Guareña kobazuloa, Espinosa de los Monteroseta Medina del Pomar bisitatuko dituzte. Irteera 07:00etan izango da Legazpitik, eta itzulera, 21:00etarako.
Izena emateko elkartearen egoitzara joan behar da hilaren 13an, asteazkena, 16:30 eta 18:30 artean.












