Marokoko lurrikararekin kaltetuentzako material bilketa, igandean
Neguko arropak eta oinetakoak behar dituzte. Hotz Legazpik bat ekin du ekimenarekin.
Legazpin bizi den Mustapha marokoarraren ekimenez, aurreko astean Marokon gertatutako lurrikarak kaltetutakoei bidaltzeko material bilketa egingo dute igandean. Azokan izango da, 10:00etatik 14:00ak bitartean.
Hotz Legazpi elkarteak bat egin du bilketarekin, eta bakarrik adin guztietako neguko arropa eta oinetakoak jasoko dituztela jakinarazi du, «egoera onean daudenak». Barruko arropa ere behar dute, baina «kulero eta galtzontziloak berriak izan daitezela».
Bestetik, arropa sailkapena errazteko, kaxa desberdinak jarriko dituzte, norberak eramaten duena dagokion lekuan sartzeko.