Sei hizkuntzatan egin daitezke tramiteak Legazpiko Udalaren HAZeko bi makinetan
Laubideko HAZen, gainera, konposterako poltsak jaso daitezke.
Legazpiko Udalaren Herritarrentzako Arreta Zerbitzuak (HAZ) udaletxearen sarrera eta Laubideko lokalean dituen bi makinetan sei hizkuntzatan jaso daiteke informazioa dagoeneko. Orain arte tramiteak euskaraz eta gazteleraz egin zitezkeen bakarrik, baina aurrerantzean ingelesez, frantsesez, urduz eta arabieraz ere egin daitezke.
Laubideko HAZ-en lokalean gainera, poltsa konpostagarrien makina berri bat jarri du udalak. Bertan, hamar astean behin, 37 poltsez osatutako paketea jaso ahal izango dute herritarrek dagokien txartelarekin. Makinak 8.995 euroko kostua izan du.
Legazpin bi makina daude orain. Bestea Gizarte Zentroan dago, eta Sasieta Mankomunitateak emandako datuen arabera, 2022an 8.602 poltsa pakete banatu ziren bertan, hau da, 318.274 poltsa, 11.636 euroko kostuarekin.