Legazpiko 80 urtetik gorakoen bazkaria, hilaren 28an Azokan
Nagusilan eta Buztinegi elkarteko kideen laguntzarekin egingo dute bazkaria. Izena eman behar da Gizarte Zentroan, eta hilaren 19a da azken egunean.
Nagusilan eta Buztintegiren laguntzarekin urtero 80 urtetik gorakoek egiten duten bazkaria hilaren 28an izango da, Azokan. 12:30ean meza izango dute parrokian, eta 13:30ean bazkaria. Adin handiena dutenek omenaldia jasoko dute bazkariaren aurretik: emakumeak, gizonak eta bikoteak. Bazkalondoren Alaitasuna Errondailak joko du.
Bazkariko prezioa 15 euro da, eta izena eman behar da hilaren 19rako Gizarte Zentroan, 09:00etatik 11:00etara.
Iazko bazkariak 185etik gora legazpiar izan ziren bazkariak, eta omenduak 92 eta 86 urteko Ignazio Agirreburualde eta Karmen Balerdi senar-emazteak, 92 urteko Alfonso Retegi eta 94 urteko Lourdes Alustiza izan ziren.