Dani Zabalori omenaldia egin dio Trigoi klubak, aquathlon probekin
Bi taldetan banatuta, 13 haurrek parte hartu dute, igeri eta korrika eginez. Probak Beasaingo Antzizar kiroldegiko kanpoko igerilekuetan eta inguruko eremuan egin dituzte.
Dani Zabalo bertan zela eta aquathlon bi lasterketei irteera berak emanda, Trigoi triatloi taldeak omenaldia egin dio gaur goizean bere kideari Beasainen. Igeriketa eta korrika uztartzen dituzten aquathlon probak Antzizar kiroldegiko kanpoko igerilekuan eta inguruko eremuan burutu dira, eta 2012 eta 2105 urte bitarteetan jaiotako 13 haurrek parte hartu dute. Txikienek, benjamin mailakoek, 50 metro igeri eta 250 metro korrika egin behar izan dituzte, eta handienek edo kimuek, 100 metro igeri eta 500 metro korrika
Trigoi taldeak Dani Zabaloren omenez antolatu duen haurrentzako bigarren aquathlon edizioa izan da gaurkoa. Hona hemen bertan parte hartu duten haurrak eta irabazleak:
Benjaminak
Adei Martelez Sanchez
Telmo Diaz Altuna
Jokin Merino Bastida
Danel Urteaga Rivero
Enetz Telleria Fernandez
Aiert Solis Etxeberria (1. postua)
Martin Rodriguez Parra (2. postua)
Unai Aranburu Ruiz (3. postua)
Kimuak
Mikel Villaro Pajares
Julen Martin Diaz
Ekhi Barandiaran Ruiz de Alegria (1. postua)
Aiora Solis Etxeberria
Maria Aretxaga Eguren (1. postua)