Txistularien alardea eta plazako kontzertuak dira eguneko protagonistetako batzuk. Gastronomia lehiaketa, haurrentzako sukaldaritza tailerrak, idi probak eta xake txapelketa ere izan dira arratsaldean. Bihar, Euskal jaiak.
Ordizian merkatari elkarteak antolatuta, herriko hainbat dendek kalera atera dute generoa, eta beste batzuk Plaza Nagusira eraman dute. Iluntzera arte egongo dira zabalik.
Pikuk Kirol Elkarteak antolatutako kirol proba izan da, eta 97 partaide izan ditu. Eguerditik, gainera, artisau eta garagardo azokak daude irekita, azken hori, Aldapa Haundi elkarteak eta Etxera-k antolatuta.
Bi taldetan banatuta, 13 haurrek parte hartu dute, igeri eta korrika eginez. Probak Beasaingo Antzizar kiroldegiko kanpoko igerilekuetan eta inguruko eremuan egin dituzte.