Gautena elkartea laguntzeko, lasterketa solidarioa egin dute Legorretan
Pikuk Kirol Elkarteak antolatutako kirol proba izan da, eta 97 partaide izan ditu. Eguerditik, gainera, artisau eta garagardo azokak daude irekita, azken hori, Aldapa Haundi elkarteak eta Etxera-k antolatuta.
Jai giroko eguna da gaur Legorretan goizetik, Pikuk Kirol elkarteak antolatutako lasterketa eta azoka solidarioei eta Aldapa Haundi elkarteak eta Etxera erakundeak antolatutako garagardo azokari eta bazkariari esker.
Lasterketa eta artisau azoka goizean izan dira, eta garagardo azokak iluntzera arte izango ditu irekita ateak, azken orduak N-Lezz DJ-ek jarriko duten musikarekin alaituta gainera.
Lasterketan, 97 korrikalari
Pikuk elkarteak antolatutako Legorretako VI. asteburu solidarioaren barruan kokatzen dira lasterketa eta artisau azoka, aurten Gautena autismo espektroko nahastea duten pertsonen senideen elkartea laguntzeko helburua dutenak. Lasterketan 97 kirolarik parte hartu dute, tartean legorretar ugarik eta Gautena elkarteko hainbat kidek. Zazpi kilometroko ibilbidea egin behar izan dute, eta 93k amaitu dute.
Sailkapena
Emakumeak
1. Elena Beristain (Zarautz)
2. Edurne Arakistain (Legorreta)
3. Eider Herrarte (Ordizia)
Pikuk elkarteko lehen kidea: Edurne Arakistain (Legorreta)Gizonak
1. Xabier Sanchez (Idiazabal)
2. Aritz Iriarte (Azpeitia)
3. Asier Estarriaga (Etxarri Aranatza, Nafarroa)
Pikuk elkarteko lehen kidea: Eneko Ugartemendia (Legorreta)