Iluntzera arte, maukak erosteko aukera Ordiziako stock azokan
Ordizian merkatari elkarteak antolatuta, herriko hainbat dendek kalera atera dute generoa, eta beste batzuk Plaza Nagusira eraman dute. Iluntzera arte egongo dira zabalik.
Iluntzeko 20:00ak arte egongo dira irekita Ordiziako Stock azokan parte hartzen ari diren dendak. Ordizian merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen elkarteak antolatuta, eta udalaren eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, merkataritza eta kontsumo sailaren laguntzarekin, atzotik ari dira egiten azoka, amaitzen ari den denboraldiko maukekin eta denboraldi berriko aurrerapenekin.
Guztira 15 saltoki ari dira parte hartzen ekimenean. Horietako hamaikak kalera atera dute generoa, eta lauk Plaza Nagusira eraman dute. Erosleen artean hiru erosketa txartel zozkatuko dituzte, 50 eurokoa bakoitza.
Goizean, hiru buruhandi ere ibili dira erdiguneko kaleetan, kaleko giroa alaitzen. Gainera, udaletxe ondoan informazio mahaia jarri dute Afagi elkarteko kideek, hilaren 21ean ospatuko den Alzheimerren munduko eguna gogorarazteko.
Parte hartzen ari diren saltokiak
– Arantxa
– Biñaspre
– Gofi
– Irurena
– Koska
– Lua
– Mirentxu
– Ness by Esti Garcia
– Oskarbi
– Palomo
– Porfirio Fernandez
– Serendipity
– Uriba
– Vicuña Confeccion
– Vicuña Sport