Mutiloan hasi eta Mutiloan amaitu, 2015ean ezarritako ohitura berretsi dute goierritarrek Bost herrien arteko ibilaldiarekin
Larunbat goizean egindako mendi ibilaldiaren amaierako bazkarian 36 lagun elkartu dira.
Mutiloa, Idiazabal, Segura, Zegama eta Zeraingo bizilagunek elkarrekin bost herrietako ibilaldia egin zuten larunbatean, 2015ean ezarritako ohiturarekin bat eginez. Ohi bezala, Segura, Idiazabal eta Zegamako mendi elkarteek eta Zeraingo Liztormendi eta Mutiloako Txerri Gorri kultur elkarteek antolatu zuten. Zortzigarren edizio hau Mutiloan hasi eta amaitu zen, eta bertan egin zen bazkarian 36 lagun elkartu ziren.
Ibilbidea 10,9 kilometrokoa zen. Mutiloatik aterata, Liernia, Zerain eta Mutiloa artean zegoen mea garraiatzeko trenaren bidea, Española gaina, Zelandieta eta Artamalastegi baserria igaro, eta Errotatxon amaitu zuten. Artamalastegi baserrian geldialdia egin zuten, eta han zirela, Joxe Kruz Aranburu Urkia idiazabaldarrak kontakizun labur bat egin zuen, inguruko mendietan 1835ean Gerra Karlistan gertatutakoari buruz bere aitonari entzundakoa azaltzeko.
ARGAZKIAK ETA BIDEOA: Pello Agirrezabal