Ostiralean amaituko da hilaren 30eko Erreka Egunean parte hartzeko izen-ematea
Urola ibaiko eta Legazpiko beste erreka batzuetako bazterretan dauden hondakinak auzolanen jasotzeko helburua du jarduera honek.
Ostiralean, hilak 22, amaituko da Legazpiko Erreka Egunean parte hartzeko izen-ematea. Domingo Agirre, Haztegi eta Olazabal ikastetxeetan, udaletxean bertan, legazpi.eus webgunean edo telefonoz (herri barrutik, 010 zenbakira deituta, eta kanpotik 943 73 70 30 zenbakira). Taldeen osaketa hilaren 28an argitaratuko dute udalaren webgunean.
Aurtengo Erreka Egunak Urola ibaian eta herriko beste erreketan hilaren 30erako jarriko du hitzordua. Udalak antolatu
du jarduera hori, herriko ikastetxeekin batera, eta guztien artean gonbidapena luzatu die legazpiarrei parte hartzeko. Jarduera honen helburua auzolanen Legazpiko erreka bazterretako hondakinak jasotzea da. Lana amaitutakoan, partaide guztiak Azokan elkartuko dira trikiti doinuez lagunduta hamaiketakoa jateko. Gainera, bildutako hondakina plazan jarriko dute ikusgai, herritarrak kontzientziatzeko.
Iaz 88 boluntariok parte hartu zuten, eta guztira 322 hondakin kilo jaso zituzten. Hondakinen artean plastikoa zen gehiena, baina hozkailuren bat, kableak, beira, eraikuntza-materiala eta arropa ere baziren.