Zine Klub Legazpiren denboraldi berria datorren astean hasiko da
Hasiera "interesgarria" izango dela iragarri du, hainbat gonbidatu izango dituelako eta punta-puntako filmak eramango dituelako Latxartegira.
Zine Klub Legazpi elkartearentzat amaitu da udako oporraldia, eta denboraldi berria hastera doa iraileko azken asteburuan. Hasiera «interesgarria» izango dela iragarri du, gainera. Izan ere, gonbidatu bereziak izango ditu lehen asteburu horietako proiekzioetako batean, Jorge Gil Munarriz gidoigile legazpiarra horien artean.
Lehen hilabeterako proiekzioen zerrenda prestatuta dute, eta «programazio interesgarria eta gaurkotasunari eta hainbat estreinaldiri atxikia» izango dela aurreratu dute.
Urriaren 6ko eta 8ko saioak, adibidez, Jorge Gil Munarriz legazpiarrak egindako bi gidoi proiektatzeko aukeratu dituzte. Karpeta urdinak dokumentala izango da bat, eta Las buenas compañias bestea. Bi lanak sarituak izan dira hainbat jaialditan.
Hasteko, Barbie
Denboraldi hasteko, Barbie film entzutetsu aukeratu dute. Hilaren 30an eta urriaren 1ean proiektatuko dute.
Oppenheimer, Campeonex, Todos los nombres de Dios, 20.000 especies de abejas, Cerrar los ojos eta Mavka: basoaren zaindaria dira urrian zehar Latxartegi zineman eskainiko diren beste lanen tituluak,