Lide Urrestarazuk lehen hamarren artean bukatu du Gorbeia Suzien
Ordiziarrak seigarren bukatu du. Lau orduren azpitik bukatu du 32 kilometroko proba. Iñigo Uribeetxeberria legazpiarrak To20an bukatu du gizonezkoetan
Lide Urrestarazu ordiziarrak seigarren bukatu du Skyrunning World Series egutegiko Gorbeia Suzien mendi lasterketa. 32 kilometro eta 2.400 metroko desnibel metatua egiteko 3.50.44 behar izan du, Clementine Geoffray garaileak baino ordu laurden gehiago. Bigarren euskal herritarra izan da, Onditz Iturbe igorreztarraren atzetik.
Irati Zubizarreta beasaindarrak hamabosgarren egin du. 4.28.36an gelditu du kronometroa.
Iñigo Uribeetxebarria legazpiarrak ere lehen hogeiren artean amaitu du. 19.na izan da, zehazki, 3.22.56ko denborarekin. Euskal herritarren artean bosgarrena izan da.
Hauez gain, beste bederatzi goierritar lehiatu dira gaur: Beñat Bereziartu (29) eta Manex Idiakez (84) lazkaotarrak, Jokin Uribeetxeberria (44), Jokin Madina (60) eta Jorge Prieto (307) legazpiarrak, Xabier Prieto (211) ordiziarra, Martin Diez (35) segurarra eta Andoni Jaka (161) zumarragarra. Aitor Zunzunegi erretiratu egin da 27. kilometrora heldu baino lehen.