Ricardo Azkargortak irabazi du Jose Martin Etxeberria pintura lehiaketa
Arkatza elkarteak antolatuta, larunbat goizean egin zen, aire librean. Zazpi margolarik parte hartu zuten.
Zazpi margolarik hartu dute parte aurten Arkatza elkarteak Legazpiko Udalaren laguntzarekin antolatutako Joxe Martin Etxeberriaren omenezko kaleko pintura lehiaketa. Margolariek goizean egin zituzten lanak, eta udaletxeko arkupeetan ordu batzuez ikusgai jarri ondoren, arratsaldean bertan banatu zituzten sariak.
Lehen saria, 500 eurokoa, Bergarako Ricardo Azkargortak irabazi zuen. Bigarrena, 350 eurokoa, Beasaingo Iban Aranbururentzat izan zen, eta hirugarrena, 200 eurokoa, Lesakako (Nafarroa) Javier Igoarentzat. Epaileak Alberto Vesga, Mattin Osinalde, Txaro Jimeno eta Esther Agirren izan ziren.
Laugarren sari bat ere banatu zuten larunbatean, eta herritarrek bozka bidez aukeratutako lanaren egileak jaso zuen, Felix Flamarigue iruindarrak hain zuzen. 100 eurokoa zen sari hori.
Argazkiak: Dani Uribetxebarria eta Legazpiko Udala