Ganbas al ajillo taldeak irabazi ditu Trikornio txapelketako hiru sariak
Sorgintxulo taldeak antolatuta, larunbat goizean jokatu zen eskubaloia, saskibaloia eta futbola uztartzen dituen txapelketa. 94 gaztetxok parte hartu dute.
Gambas al ajillo taldeak irabazi du Sorgintxulo aisialdi taldeak antolatutako Trikornio txapelketaren azken edizioa. Saskibaloia, eskubaloia eta futbola uztartzen dituen kirol txapelketa da Trikornio, eta partidak larunbat goizean jokatu ziren Domingo Agirre eskola publikoko kantxan. Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. eta DBHko 1. eta 2. mailako 94 partaide izan zituen.
Txapelketako partida guztiak irabazi zituen Gambas al ajillo taldeak, baina Sorgintxulok sari gehiago ere banatu zituen, goizean zehar garaipen gehien lortu zituzten beste bi talderi, hain zuzen: Mari matrakak eta SD Basajaun.