Ormaiztegiarrek larunbatera atzeratu dute San Migel
San Migel egunaren buletako festak errotuta daude herritarren artean. Larunbatera atzeratu dute aurten ospakizuna
Ormaiztegin beste batzuk dira herriko jai nagusiak, azaroan ospatzen diren Ander Deunaren jaiak, baina San Migel egunaren buletakoak ere oso errotuta daude herritarren artean. Bihar da San Migel. Dena dela, larunbatera atzeratu dute aurten ospakizuna.
Urtero bezala, mendi bizikleta probak emango dio hasiera egunari eta, ondoren, kirol proba gehiago, haurrentzako ekitaldiak, mus eta tortilla lehiaketak, herri bazkari eta afaria eta musika izango dira festa giroaz gozatzeko.
San Migel jai hauetan klasiko bihurtu den harrikalari txapelketarik ere ez da faltako, ez eta horretan parte hartu eta 2.080 gramoko harria jaurtitzeko kandidaturik.