Ibilaldi osasungarrien denboraldi berriari hasiera eman diote Beasainen
Ostegunero, Erauskin plazatik abiatuko dira, 10:00etan. Nahi duen orok parte har dezake, izenik eman gabe.
Osteguneroko ibilaldi osasungarrien denboraldi berriari hasiera eman diote gaur, eguraldi bikainarekin eta partaideen ilusioarekin. 10:00etarako, 30 bat lagun bazeuden Erauskin plazan, gorputza mugitzeko prest. Ondo ibili, ondo izan ekimenera batzeko deia egin dute, “osasun fisikoarentzat bakarrik ez, osasun psikologikoarentzat ere onuragarria baita”. Ez da beharrezkoa izenik ematea, gogoa izanda, irteerara agertzea baino ez da egin behar.