Beasaingo BKL saskibaloi taldeak antolatu du txapelketa, Federazioaren eta Udalaren laguntzarekin. Barakaldo, Iraurgi eta Ibaizabal taldeek neurtuko dituzte indarrak. Ostiralean, larunbatean eta igandean jokatuko dira partidak.
Azokan 164 pertsona nagusi elkartu dira bazkaltzeko eta festa ospatzeko. Bazkalondoan Alaitasuna errondailaren emanaldia izan da.
Esleipenaren prezioa 587.384 eurokoa izan da eta Eusko Jaurlaritzak emandako diru laguntza 287.191,49 eurokoa izan da.
Euskaraz hitz egiteko ohitura duten lagunak eta ohiturarik ez dutenak elkartzen dira egitasmo honetan. Ahozko ariketa da, lagun artean euskaraz lasai hitz egiteko gune bat.
Hogeita hamar bete ditu aurten Kimetz Emakumeen Elkarteak. Bihar, 18:00etan, Barrenan, urteurreneko ekitaldi nagusia egingo dute. Gaur, Virginia Imaz clown-aren 'Akelarre' antzezlana izango da, doan.
Ostegunero, Erauskin plazatik abiatuko dira, 10:00etan. Nahi duen orok parte har dezake, izenik eman gabe.
Ataungo Udalak azken bi urteotan domoari buruz egindako lanketa joan den ostiralean aurkeztu zuten Herri Antzokian. Orduan proiektatu zuten dokumental laburra, eta orain interesa duen ororen esku jarri dute.
Bihar hasiko dira San Migel festak Altzagan eta Gaintzan. Lehenengo aldiz patin igoera egingo dute Gaintzan. Altzagan, askotariko lehiaketak egingo dituzte lehenengo egunean
Bihar, urriaren 6an, 20an eta 27an Ormaiztegiko udaletxeko parkean egingo dira saioak.
Merkatuaren 3. edizioa da; urtean bi aldiz egiten dute.
Larunbatean zabalduko dute berriz gaztelekua, eta urritik abendura arteko ekintzak prestatuko dituzte.