Bueltan da Parketarrak egitasmoa
Bihar, urriaren 6an, 20an eta 27an Ormaiztegiko udaletxeko parkean egingo dira saioak.
Parketarrak Ormaiztegiko udalak eta Hezten-ek sortutako egitasmoa da, eta kalean zein parkeetan euskaraz aritzea du helburu. Horretarako, bihar, urriaren 6an, 20an eta 27an Ormaiztegiko udaletxeko parkean jolas saioak burutuko dira.
Zabu Zibu du izena lehenengo programa, eta 3 eta 5 urte arteko haurrak dituzten familientzat dago pentsatua. 17:00etatik 18:00etara izango da, eta helburua euskaraz jolastu ahal izateko tresnak eskaintzea da; beraz, “beharrezkoa” da haurrak guraso edo helduren batekin joatea. Bigarren eta azken programa Txirrintxon da. Hau 6 eta 9 urte arteko haurrentzat da, eta 18:00etatik 19;00etara izango da.