Josu Maroto Venezian izan da, Europa Nostra sarien banaketan
2018an erortzeko zorian egon zen Debako zubiaren konponketa zuzendu du eta Europar Batasunak lan hori saritu du
Josu Maroto arkitekto urretxuarrak Gipuzkoako Foru Aldundian lan egiten du eta ondarearen zainketaz arduratzen da. 2018an erortzeko zorian egon zen Debako zubiaren konponketa zuzendu du. Lan horrek Ondarearen Europako Sarietako bat jaso du. Sari banaketa Venezian egin zen, atzo, eta Maroto bertan izan zen. Europa Nostra sariak Europar Batasunak ondarearekin lotuta ematen dituen sari garrantzitsuenak dira.
Argazkian, Maroto Gabriela Vives aldundiko Ondare zerbitzuburuarekin, Araceli Pereda Hispania Nostrako lehendakariarekin eta Ainara Iroz aparejadorearekin ageri da.
Goiberri aldizkariak Marotori egindako elkarrizketa irakurtzeko, sakatu hemen.