Burdin Majikoa ihes gelarekin, ondare bizia ezagutzeko aukera igandean
Bi txanda izango dira, 11:00ean eta 12:30ean. Parte hartzeko izena eman behar da aurretik.
Ondare bizia lelopean urrian zehar ospatuko diren Europako Ondarearen Jardunaldiek geldialdia egingo dute igandean Legazpin, Lenbur Fundazioaren eskutik, eta Euskal Burdinaren Museoan dagoen Burdin Majikoa ihes gela probatzeko aukera eskainiko dute.
Bi txanda izango dira, 11:00etan eta 12:30ean, eta prezioa 7,5 eurokoa da. Aldez aurretik izena eman behar da 943 73 04 28 telefono zenbakian edo mirandaola@lenbur.com helbidean.
Burdin Majikoa ihes gelan planteatzen diren enigmei irtenbidea eman beharko diete partaideek, Euskal Herriko lanbide tradizionalekin zerikusia duten hainbat proba gaindituz. Horrela, jolas eta lehia giroan, museoaren ezagutzak barneratuko dituzte.