Jorge Gil Munarriz gidoigilea, Zine Klub Legazpiren asteburuko gonbidatua
Legazpiarraren bi lan proiektatuko dituzte Latxartegi aretoan, ostiralean 'Karpeta urdinak' eta igandean 'Las buenas conpañias'. Gil Munarrizek bi filmak aurkeztuko ditu, horiekin zerikusia duten hainbat lagunekin batera.
Zine Klub Legazpik luxuzko gonbidatu bat izango du asteburuan Latxartegi aretoan, biharko Karpeta urdinak eta igandeko Las buenas compañias filmen proiekzioetarako. Jorge Gil Munarriz legazpiarrak bi lanetan parte hartu du gidoilari gisa, eta bien proiekzioak aurkeztuko ditu.
Karpeta urdinak Ander Iriartek zuzendutako dokumentala da, eta Euskal Herrian 1960 eta 2014 artean izandako tortura eta tratu txarren gaia lantzen du. Bihar, ostirala, eskainiko dute Latxartegi aretoan, 19:00etan.
Las buenas compañias filma igandean emango dute, 19:00etan. Silvia Muntek zuzendutakoa da, eta horrekin batera osatu zuen gidoia Gil Munarrizek. Filma 1976an kokatzen da, eta Errenteriako Emakumeen Taldearen historia du oinarrian, abortua debekatuta zegoen garaian emakumeak lagundu zuen taldearena. Hain zuzen, talde hartako bi kide gidoilariarekin batera izango dira Legazpin igandeko saio honetan, Asun Urbieta eta Arantxa Olañeta. Filma aurkezteaz gain, gaiaren inguruko solasaldia egingo dute amaieran.