Erromeriei buruzko erreportajea grabatzen izan dira Brinkolan
EITB-1eko Biba Zuek! telebista saiorako lana da. Agus Barandiaran trikitilariak gidatuta, Iñaki Azarolarekin eta Korosti dantza taldeko kideekin gogoratu dituzte garai bateko dantzaldiak. Hurrengo ostiralean, hilak 13, emango dute, 19:00 inguruan.
Brinkolako Guriditegi auzunea telebista plato bihurtu da gaur arratsaldean, garai bateko erromeriei buruzko saio bat grabatzeko aitzakiarekin. Agus Barandiaran trikitilariak gidatuta, Iñaki Azarola brinkolarrarekin eta Korosti dantza taldeko Maite Gonzalezekin dantzaldi haiek gogoratu dituzte, eta gero, dantza saio bat eskaini dute taldeko dantzariek Barandiaranek berak trikitia jota Jon Elustondo panderojolearekin batera
ETB-1eko Biba zuek! telebista saiorako grabazioa da, eta hurrengo ostiralean, hilak 13, botako dute, 19:00 inguruan.