Udal egutegiko abuztuko saria, Juan del Cantorentzat
Urriko lehiaketa dago orain martxan. Erantzunak udalaren webgunean eman behar dira. Herrian gastatzeko 50 euroko txartela jasoko du irabazleak.
Legazpiko Udalaren egutegiko lehiaketako abuztuko saria Juan Del Cantorentzat izan da. Beste 147 legazpiarrekin batera, abuztuko hitz ezkutua ‘gerturatu’ zela asmatu du (Urrutiko intxaurrak hamalau, gerturatu eta lau), eta guztien artean egindako zozketan herriko dendetan erabiltzeko 50 euroko erosketa txartela irabazi du. Josu Galilea zinegotziak eman dio saria.
Urriko lehiaketa martxan dago orain, eta «Azkar eta ondo, u… hegan” da osatu beharreko esamoldea. Erantzunak udalaren www.legazpi.eus webgunean eman behar dira. Irabazleak 50 euroko txartela irabaziko du, herriko dendetan gastatzeko.