Euskal presoen aferaren inguruko hitzaldia, bertan behera
Koldo Lakastaren osasun egoera dela eta, bertan behera geratu da biharko aurreikusitako 'Euskal presoen afera atzo, gaur eta bihar?' hitzaldia.
Etxera Egunak izango dira bihar eta etzi Itsasondon, Goierriko Sarek antolatuta. Antolakuntzak jakinarazi duenez, biharko aurreikusita zegoen Koldo Lakastaren hitzaldia bertan behera geratu da, bere osasun egoera dela eta. Euskal presoen afera atzo, gaur eta bihar? hitzaldia egin behar zuen. Beste jarduera guztiak egingo dira.