A-636 gauez itxiko dute asteazkenean Bergara eta Antzuola artean, Beasaingo noranzkoan
A-636 autobideko mantentze lanak direla eta, asteazken gauean, urriaren 18an, 22:00etatik 06:00etara bitartean bide-zoruaren auskultazioa egingo da Beasaingo noranzkoan.

A-636 autobideko mantentze lanak direla eta, asteazken gauean, urriaren 18an, 22:00etatik 06:00etara bitartean bide-zoruaren auskultazioa egingo da Beasaingo noranzkoan. Honela, zortzi orduz Bergara-Antzuola zatiko galtzada itxita egongo da 22,800 eta 19,000 kilometro puntuen artean.
Aldundiak alternatiba gisa, GI-627 errepidea erabiltzea gomendatzen du, Hibargarai hiribidetik eta Urteaga kaletik. “Lanak gauez egingo dira trafikoan izan dezaken eragina minimizatzeko. Bergara noranzko erreia zabalik egongo da”.