Jakinbai.eus webgunean jarriko dute jardunaldi osoa ikusgai. Iñaki Biain eta Irizar kooperatiba saritu dituzte Lanbide Heziketa eta lan mundua euskaraz bultzatzeko egindako lanarengatik.
Euskararen presentzia eremu digitalean bermatzeko sortu du Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak Gaitu proiektua. Beasainen proiektuaren lanketa egiteko bilera ostegunean izango da.
Herriko eragile ugarik bat egingo dute, ostiralean eta larunbatean, haurrekin jarduerak egiteko, euskaraz aritzeko ohitura ere erakutsiz.
Erakusketak, kostaldeko bizitzaren, tokiko kulturaren eta espiritualtasunari eta gizakien eta animalien arteko interakzioari buruzko hausnarketa sakonak biltzen ditu. Azaroaren 8ra arte egongo da ikusgai.
47. Euskal Herriko Dantza Txapelketa eta 6. Dantza Eguna ospatuko dituzte segurarrek larunbatean.
Urriaren 19ko bularreko minbiziaren aurkako egunaren inguruko sentsibilizazio kanpainan dago murgilduta. Elkarteak ordezkaritza bat du Legazpin.
Langilearen kaleratzeak "lan baldintza araudi eza" agerian uzten duela dio sindikatuak.
Larunbatean izango da Jentilen Etorrera antzezpena. Ongietorria plazan eta desfilea egin, eta Auzoetan bi saio egingo dituzte 150 bat ataundarrek.
Abdulrazak Gurnah 2021eko Nobel saridunaren 'Paradisua' lanaren itzultzaileetako bat izan da.
GizarteLab esperimentazio sozialeko laborategiak gauzatuko du jarduera. Herriko toki batzuk apaintzeko plastikozko loreak egingo dituzte hainbat tailerretan, belaunaldi desberdineko legazpiarrak elkartuz.
Estanda lantokiaren parean erori da makala errepidera. Beasain eta Salbatore arteko zirkulazioa etenda dago. Errepideetako langileak arbola errepidetik kentzeko lanean ari dira.
Igandean, hilak 22, Igartza jauregian izango da, 19:00etan hasita
A-636 autobideko mantentze lanak direla eta, asteazken gauean, urriaren 18an, 22:00etatik 06:00etara bitartean bide-zoruaren auskultazioa egingo da Beasaingo noranzkoan.
Usurbe Antzokian izango da emanaldia, 19:30etik aurrera.
Urriaren 19tik 21era ospatuko da Ordiziarrock XX. jaialdia. Talde bakoitzak zer ordutan joko duen iragarri dute antolatzaileek.
Ordizia Rugby Elkartearen 50. urteurrena, Katxiporreta pailazo taldearen 35 urteak eta Bonberenea txarangaren bi hamarkadak kalejira batekin ospatuko dituzte urriaren 28an.