Joxe Mari Berasategi zegamarrari eman diote Euskarazko Literatura Itzulpenaren Euskadi saria
Abdulrazak Gurnah 2021eko Nobel saridunaren 'Paradisua' lanaren itzultzaileetako bat izan da.
Euskadi Literatura sariak banatu zituzten atzo, eta Joxe Mari Berasategi zegamarrari Euskarazko Literatura Itzulpenaren Euskadi saria eman zioten.
Abdulrazak Gurnah 2021eko Nobel saridunaren Paradisua itzuli zuenetako bat da Berasategi, eta epaimahaiak adierazi du “irakurketa gozoko testua” egin dutela, “itzulpen mekanikotik behar adina urrunduta”.