Loinatz abesbatzaren kontzertua, Igartza Musika zikloaren hurrengo saioan
Igandean, hilak 22, Igartza jauregian izango da, 19:00etan hasita
Igartza Musika Zikloaren hurrengo emanaldian, etxeko ahotsak izango dira entzungai, izan ere, Loinatz Abesbatzaren kontzertua izango da. Igandean, hilak 22, Igartza jauregian izango da, 19:00etan hasita. Loinatz abesbatzak ibilbide luze eta oparoa duen taldea da. 1939an sortua, ordutik hainbat zuzendari izan ditu. Orain gutxi, Aitor Garitano tenore bergararrak hartu du taldearen zuzendaritza. Gaztea izanagatik, eskarmentu handiko musikaria da jadanik, nazioarteko maisu handiekin trebatu baita.