'Saregileak', Zuluetaren erakusketa Aterpen
Erakusketak, kostaldeko bizitzaren, tokiko kulturaren eta espiritualtasunari eta gizakien eta animalien arteko interakzioari buruzko hausnarketa sakonak biltzen ditu. Azaroaren 8ra arte egongo da ikusgai.
Beasaingo Aterpe tabernan, Jesus Lopez Zulueta margolariaren Saregileak izenburua duen erakusketa ikusgai dago. Erakusketak, kostaldeko bizitzaren, tokiko kulturaren eta espiritualtasunari eta gizakien eta animalien arteko interakzioari buruzko hausnarketa sakonak biltzen ditu, 14 margolanetan. Bere lanekin argi uzten du bere dedikazioa eta talentua. Egileak lan nekaezina egin du erakusketa hau ilusio eta sormen handiz aurkezteko
Margolan gehienek emakume saregilearen irudia eta itsasoarekin duen lotura ospatzen dute, kostaldeko bizimoduaren eta emakume horiek arrantza-komunitatean egiten duten lanaren ikuspegi hunkigarria eskainiz. Horrez gain, pilotari bati omenaldia egiten dion pintura bat nabarmenduko da, euskal kirol tradizionalak tokiko kulturan duen garrantzia islatuz.
Erakusketa hau are bereziagoa egiten duena, artelanekin batera doazen bi hausnarketak dira. Batak, animalien eta gizakien arteko elkarrekintza du oinarri, besteak, espiritualtasuna.
Erakusketa bisitatzeko gonbita egin die herritar guztiei, baita eskerrak eman Txomin eta Aurorari, Aterpe tabernako arduradunei, “haien eskuzabaltasunagatik”.