Urriaren 28ko "festa" girotzeko bideoa
Ordizia Rugby Elkartearen 50. urteurrena, Katxiporreta pailazo taldearen 35 urteak eta Bonberenea txarangaren bi hamarkadak kalejira batekin ospatuko dituzte urriaren 28an.
Ordizia Rugby Elkarteak lehen partida jokatu zuela 50 urte beteko dira urriaren 28an, eta egun horretan, 16:00etan, Cisneros taldearen kontra jokatuko duen norgehiagoka girotzeko kalejira bat antolatu dute Katxiporreta pailazo taldearekin –35 urte– eta Tolosako Bonberenea txarangarekin –20 urte–.
Joan den astean grabatu zuten Ordizia Rugbyko jokalariek Altamira estadioan egun hori girotzeko bideoa, Porrotx pailazoa lagun zutela. 15:00etan plazan elkartuko dira, eta kalejira joango dira errugbi zelaira.