Udazkeneko kontzertua eskainiko du Legazpi Musika Bandak igandean
Andraitz saskibaloi klubari eskainitako pieza bat estreinatuko dute emanaldian. Latxartegi aretoan izango da, 12:30ean, doan.

Legazpi Musika Bandak Udazkeneko kontzertua emango du igandean, 12:30ean, Latxartegi aretoan. Sarrera dohainik izango da, ohi bezala, baina behin aretoko edukiera beteta, ateak itxi egingo dira. 12:00etan irekiko dute Latxartegi-
Jesus Castillejok zuzenduko du banda, eta hau da prestatu musikariekin batera prestatu duen egitaraua: Aurelio Nietoren Bellas Artes pasodoblea; F. von Suppe-ren Caballeria ligera obertura, R.A. de Santiagoren Estampas vascas lanaren sarrera eta kontrapasa, allegroa, eta andantea eta Allegro gracioso-a; Kees Vlak-en Cordillera de los Andes lanaren Cotapaxi, Illimani etaCoropuna; eta Gure Andraitz maitea. Azken pieza hau Legazpiko Andraitz saskibaloi klubari eskainitakoa da, eta emanaldi honetan estreinatuko dute.