Jentilei etorrera egin diete Ataunen
Plazan elkartu dira kristauak, jentilak, aztiak eta sorginak. Kiroldegira joan dira desfilean. Antzerkian 150 herritarrek hartu dute parte. Bi emanaldietarako sarrerak agortuta daude.
Bi urtean behin Ataungo plazan gertatzen den bezala, jentilak, kristauak, aztiak eta sorginak elkartu dira gaur iluntzean. Elkarrekin joan dira desfilean Auzoeta kiroldegiraino.
“Jentilen lizar makilen hotsarekin, milaka urteetako usadio eta sinismenak hartuta” etorri dira jentilak. “Natura, izadia, amalur maite dituzte jentilek, beste inor eta beste inor eta ezer baino gehiago. Eta hemen Errekondoko ibarrean Jentilen zain daude kristauak. Alkate jauna, apaiz erretore jauna eta gainerako agintariak eta herritarrak.
Jentilen eta kristauen arteko harremanak ez dira xamurrak, ez dira errazak. Bi mundu erabat desberdinetan bizi dira, liskarrak eta haserreak izaten dituzte, baina hala ere, badakite elkarrekin ondo konpontzen.
Eta badira bi mundu horien artean bizi direnak ere. Sorginak eta aztiak. Gutxien uste den lekuan agertzen dira, batez ere ilargi beteko gauetan. Gaur azalduko al dira? Batek daki! Auskalo!
Baina kontuz, mundu gehiago ere badira eta, arrisku handikoak gure inguruan! Adi eta erne ibili beraz!”.
Alkatearen bandoa etorri da ondoren:
“Bando, bando, alkatek esan do
Belarrik irekitzeko,
aitzeko ondo,
ez dola berriz esango
Bando, bando, alkatek esan do
Belarri zulok garbitzeko
eta aitzeko ondo
Herrian ez diela gertatzen parte onekok ez dien kontuk. Auskalo zeinek eta zeatio sortuk. Baina asko diela susto handik hartutakok, eta beldurtutakok. Azti ibili!
Herritarrok, hauxe esango dizuet denoi:
Azti ibili, gauez ez atera etxetio, eta leihok eta atek ondo itxi erretiratzerakon. Ez dakigu ze ai den gertatzen. Baina gauza onik ez. Halare, festa ere in behar deu. Aurtene etorri die jentilek. Eta merezi bezela hartu behar ditu. Ongi etorri Otsoko”.
Alkateak egin dio ongi etorria Otsoko jentilari.
“Bando, bando, alkatek esan do
Belarrik irekitzeko,
aitzeko ondo,
ez dola berriz esango
Bando, bando, alkatek esan do
Belarri zulok garbitzeko
eta aitzeko ondo
Herrian ez diela gertatzen parte onekok ez dien kontuk. Auskalo zeinek eta zeatio sortuk. Baina asko diela susto handik hartutakok, eta beldurtutakok. Azti ibili!
Herritarrok, hauxe esango dizuet denoi: Azti ibili, gauez ez atera etxetio, eta leihok eta atek ondo itxi erretiratzerakon. Ez dakigu ze ai den gertatzen. Baina gauza onik ez. Halare, festa ere in behar deu. Aurtene etorri die jentilek. Eta merezi bezela hartu behar ditu. Ongi etorri Otsoko”.
Otsokok eskerrak eman dizkio alkateari:
“Eskerrik asko alkate jaune. Hau bai hau ongi etorrie. Asko estimatzen deu.
Oso pozik alkartzen gea hemen zuekin eta esperantza handia dauket ondo moldauko geala. Bakiu bai azkenaldin komeritan zaiteztela beheko Errekalde hontan. Eta gure kezkauta gare erabat. Baina hitz emateizuet denoi, gure esku daon guztie eingo deula zuei laguntzeko”.
Elkarri besarkada eman eta dantzariek agurra dantzatu dute. Desfilean joan dira denak Auzoeta kiroldegira. Bi emanaldi egin dituzte 150 herritarrek, sarrerak agortuta zeuden bi emanaldietan.