Plaza bete dantzari
Dantza Eguna ari dira ospatzen gaur Seguran. Eguerdian polka erraldoia egin dute plazan segurarrek. 18:00etatik aurrera, Euskal Herriko dantza txapelketa jokatuko da Baratze pilotalekuan. Hamahiru bikotek hartuko dute parte.
Dantzaren hiriburua da gaur Segura. Eguerdian, herritarrek hartu dute plaza, elkarrekin dantza eginez. Azpilla dantza taldeko dantzariek gidatuta, polka erraldoia dantzatu dute adin desberdinetako herritarrek. Ondoren, arin-arina eta fandangoa ere bai, eta amaitzeko, kalejira. Jarraian, Haatik dantza konpainiak Errimak bi oinetan emanaldia egin du plazan.
Herri bazkarian indarrak hartu eta arratsaldean, 18:00etatik aurrera, Baratze pilotalekuan, 47. Euskal Herriko dantza txapelketa jokatuko da. Hamahiru bikotek hartuko dute parte. Parte hartuko duten bikoteak ondorengoak dira:
- Miren Galvez-Gorka Granado (Lezo-Sopela).
- Jone Arriaran-German Aranburu (Azpeitia).
- Laura Bastida-Ekain Uzkudun (Azpeitia).
- Malen Arrizabalaga-Enaitz Segurola (Azpeitia).
- Garazi Fernandez-Diego Duran (Sestao-Barakaldo).
- Ane Jaunarena-Endika (Lezo).
- Katerin Artola-Iker Belintxon (Oiartzun-Lezo).
- Alaia Amubieta-Amets Amubieta (Azpeitia).
- Ane Anuariz-Mikel Esnaola (Lezo).
- Saioa Galarraga-Julen Murgiondo (Bergara).
- Beñat Olano-Mikel Artola (Gasteiz-Usurbil).
- Leire Urrestilla-Iker Urrestilla (Zestoa).
- Nora Aizpuru-Iker Zabala (Azpeitia).
22:00etatik aurrera, Euskal Telebistako lehen katean ikusteko aukera izango da.