Saioa Galarraga eta Julen Murgiondo bergararrak irabazle Seguran
47. Euskal Herriko dantza txapelketako sari nagusia Bergarara joan da berriz ere: Saioa Galarraga Pardina - Julen Murgiondo Izagirre bikotea izan da irabazlea. Bost urtean hiru aldiz txapelketa hau irabazi dutenez, sari nagusia (Aitor Ruiz de Eginoren eskultura) Bergarako udaletxean geratuko da betirako.
Beste behin ere, Bergarara joan da Segurako Euskal Herriko dantza txapalketako sari nagusia. 13 bikotek hartu dute parte eta Saioa Galarraga Pardina – Julen Murgiondo Izagirre bikotea izan da irabazlea. Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarreko trofeoa, 800 € eta Oroigarria, eta txapela eta lepokoa jaso dituzte opari. Bestalde, bikoteak bost urtean hiru aldiz txapelketa irabazi duenez, sari nagusia (Aitor Ruiz de Eginoren eskultura) Bergarako udaletxean geratuko da betirako.
Bigarrren bikote sailkatua (600 € eta oroigarria), Maren Galvez Garmendia – Gorka Granado Terrones (Lezo-Sopela) izan da. Eta hirugarrena, (500€ eta oroigarria), Laura Bastida Garate – Ekain Uzkudun Dorronsoro (Azpeitia).
Sari gehiago ere izan dira:
- Dantza jantzien saria (150 euro): Nora Aizpuru Saenz de Samaniego – Iker Zabala (Azpeitia).
- Guillermo Areizaga Saria (Mantala eta gerrikoa). Dantza txapelketaren sortzaile eta sustatzaile izan zenaren omenez. Lehenengo aldiz parte hartu eta ongien sailkatu direnentzako izaten da sari hau. Irabazlea: Jone Arriaran Lizarralde-German Aranburu Sarasua (Azpeitia).
- Arabako foru aldundiaren saria. Arabako bikote parte hartzailetatik ongien sailkatutakoari. Beñat Olano Duque eta Mikel Artola Balda (Gasteiz).
- Bizkaiko foru aldundiaren saria. Bizkaiko Bikote Parte hartzailetatik ongien sailkatutakoari. Garazi Fernandez Gutierrez de Rozas eta Diego Duran Horcajo(Sestao)
- Gipuzkoako foru aldundiaren saria. Gipuzkoako bikote parte hartzailetatik ongien sailkatutakoari. Saioa Galarraga Pardina – Julen Murgiondo Izagirre (Bergara).