Beasaindik autobusa antolatu dute Bilboko manifestaziorako
'Oldarraldiaren aurrean, euskararekin bat, euskaraz bat' lemapean Euskalgintzaren Kontseiluak deitu du manifestazioa, azaroaren 4rako.

Euskararen aurkako erasoak gaitzesteko manifestazioaren deialdia egin zuten euskalgintzako ordezkariak.//Kontseilua
Datorren azaroaren 4rako manifestazioa deitu du Euskalgintzaren kontseiluak, Oldarraldiaren aurrean, euskararekin bat, euskaraz bat lemapean. Manifestazioa Bilbon izango da, eta 17:00etan abiatuko da Euskaldunatik. Bertara joateko autobusa antolatu dute Beasaindik. 15:00etan abiatuko da, tren geltokitik. Izena emateko deitu, 688 768 609ra. Prezioa, bost euro.