Ordiziarrock XX. jaialdia amaituta, "balorazio orokor oso positiboa" egin dute antolatzaileek, parte hartzea handia izan delako eta publiko ezberdinentzako ekintzak egin direlako.
Txikitatik gustatu izan zaio margotzea, eta gogoan du koloretako arkatzak oparitu zizkioten eguna. Margolaritzatik bizimodua ateratzea erabaki zuen, eta oraindik ere ez du alde batera utzi. Musikan eta eskulturan ere aritzen da.
Interneteko 'Naturanhezten.eus' webgunean, eskoletan erabiltzeko materialak, bitartekoak eta bideoak bildu dituzte. Ikasleak ikasgeletatik kanpora ateraraztea da helburu bat, natura bertatik bertara behatu, gozatu, ikertu eta zaindu dezaten.
Bideluze plazan izango da eta Kuko jatetxeko sukaldariek prestatuko dituzte jakiak.
'Aniztasun istorioak' erakusketa irekiko dute azaroaren 2tik 10era, Barrenan. Azaroaren 8ko 'Jatorri anitzeko familien seme-alabak eta euskara, zein dira gakoak?' hitzaldirako izena eman behar da. Azaroaren 19ra arte aniztasuna lantzeko jarduera ezberdinak izango dira.
'Oldarraldiaren aurrean, euskararekin bat, euskaraz bat' lemapean Euskalgintzaren Kontseiluak deitu du manifestazioa, azaroaren 4rako.
Aner Irizar zumarragarrak irabazi egin du kadeteetan. Aurten Goierrin bi ziklo-kros proba jokatuko dira soilik: Seguran eta Ormaiztegin.
GizarteLab esperimentazio sozialerako Legazpiko laborategiak antolatuta, zazpi taldek parte hartu dute aurten topaketan. Azokan egin zen larunbat eguerdian giro bikaina sortuz.
Bi mila lagun inguruk ikusi dute aurten Jentilen Etorrera antzezpena, bi saiotan. Ikuskizunean 150 herritarrek hartu dute parte. Albiste barruan harreraren eta Auzoetako antzezpenaren bideoak.
'Elkarrizketa politikoa da bidea, Gerrarik ez! Palestina askatu!' lemapean, mobilizazioa egingo dute Beasainen.
Urola Garaia Turismoak antolatuta, bisita antzeztua egin zen atzo Mirandaolako burdinolara. Emakume baserritar baten papera hartuta, Amaia Ruiz de Galarreta aktoreak burdin lantegi haietako bizimodua azaldu zien bisitariei.
Lazkaoko kultur etxean izango da gaur, 18:30ean, Sortuk gonbidatuta.
Herritar guztien partetik zoriondu du Leire Artola alkateak.