‘Energia aurreztu kit’ hitzaldia etzi, Ezkion
Energia aurreztu kit hitzaldia eskainiko dute etzi 18:30ean, Ezkioko udaletxeko pleno aretoan. Antolatzaileen arabera norberak bere etxeko auto diagnostiko energetikoa egiteko aukera eskaintzen du hitzaldi horrek.
Hitzaldiaren ostean, Energia Argitu Kit maleta emango zaie bertaratzen direnei; horren bitartez bakoitzak bere etxean energia neurketak egin eta energia gabeziak diagnostikatzeko aukera izango du (aire ihesak, berokuntza erradiadoreetako galera, ur emariaren kontrola, instalazioaren errendimendua eta galerak…). Behin auto diagnostikoa eginda, parte hartzaileek etxebizitzen birgaitze energetikoko espezialistekin lotutako emaitzak kontsultatzeko aukera izango dute.
Hitzaldi honetara bertaratzeko aldez aurretik izena ematea beharrezkoa zen; baina itxi da epea dagoeneko.