Errigorako produktuen dastaketa egingo dute ostegunean
Bideluze plazan izango da eta Kuko jatetxeko sukaldariek prestatuko dituzte jakiak.

Errigorako produktuen saskia.
Errigorako produktuen dastaketa antolatu dute Beasainen. Ostegunean, hilak 26, izango da, 20:00etan, Bideluze plazan. Euria egingo balu, Plazazpian egingo litzateke. Ormaiztegiko Kuko jatetxeko Iñaki Telleria eta Iñigo Urkijo sukaldariek prestatuko dituzte jakiak. Edateko, Urbitarte sagardoa, Medrano ardoa eta Basabe garagardoa izango da.