Etxeko istripuak saihesteko ikastaroa egingo dute gaur
Etxeko istripuak saihesten ikasi ikastaroa egingo dute gaur Ormaiztegin. 16:30etatik 17:30etara izango da saioa Gizarte etxean, eta adineko pertsonei dago zuzenduta. Kontsumobideko aditu batek gidatuko du hitzordua.
“Istripuak dira gure gizartean gaixotasunaren eta heriotzaren kausa nagusietako bat. Gainera, gehienak eremu pribatuan gertatzen dira, hau da, etxean eta aisialdiko jardueretan. Egia esan, istripu horietako gehienak saihestu egin daitezke, eta, horretarako, funtsezkoa da oinarrizko segurtasun-arauak betetzea eta produktuek zentzu horretan eskaintzen diguten informazioan arreta jarri eta interpretatzen jakitea”, diote antolatzaileek.
Gaur arratsaldeko hitzorduak hainbat helburu ditu: etxeko istripuen prebentzioari buruzko esperientziak elkarbanatzea, ezagutzak eta ikuspuntuak trukatzea belaunaldi desberdinetako pertsonen artean, produktuek eskaintzen duten informazioa baloratzen ikastea, etxe bakoitzean egon daitezkeen arriskuak eta baliabideak aztertzea, prebentzioaren garrantziaz jabetzea eta etxeko segurtasunari buruzko oinarrizko arauak aplikatzea.