Irakurle taldeak topaketa egingo du bihar
Udazkeneko agendaren baitan, Itsasoko irakurle taldeak topaketa egingo du bihar arratsaldean. Josune Arrondo Areizagaren (Segura, 1975) Barne Bidaiak liburua izango dute hizpide, eta liburuaren idazlea bera ere solasaldian egongo da. 17:30ean izango da hitzordua.
“Batez ere nire erosotasun eremutik irteteko oparia eman dit. Nire barnean ilusioa eta beldurra nahasten ziren sarritan, baina proiektu hau aurrera eraman behar nuela sentitzen nuen. Bizitzan gure esentziatik zerbait egin behar dugula sentitzean, erabakia hartu orduko nolabait ere dena lotzen joaten da, eta egin gabe utziz gero, frustrazio eta hutsunea geratzen direla iruditzen zait”, zioen Arrondok liburuaren harira Goiberrik egindako elkarrizketa batean.