Kulturen Arteko VII. Topaketa azaroaren 2an hasiko da
'Aniztasun istorioak' erakusketa irekiko dute azaroaren 2tik 10era, Barrenan. Azaroaren 8ko 'Jatorri anitzeko familien seme-alabak eta euskara, zein dira gakoak?' hitzaldirako izena eman behar da. Azaroaren 19ra arte aniztasuna lantzeko jarduera ezberdinak izango dira.
Ordiziako Udalak antolatutako Kulturen Arteko VII. Topaketa azaroaren 2an hasiko da, eta azaroaren 19ra arte jarduera ezberdinak izango dira aniztasuna eta kulturartekotasuna lantzeko. Gaur eguerdian aurkeztu dute aurtengo egitaraua Ordizia Koloreko ordezkariek. Azaroaren 8an ‘Jatorri anitzeko familien seme-alabak eta euskara, zein dira gakoak?’ hitzaldia izango da Barrenan. Izena emateko aniztasunaordizia@izanzentroa.eus helbidera idatzi edo 679 87 67 79 telefonora deitu behar da.
Egitaraua:
- Azaroaren 2tik 10era. Aniztasun istorioak erakusketa Barrenako sarreran, Bakerako Lankidetza Batzarraren eskutik.
- Azaroaren 3an. Giza liburutegia familientzat, 17:00etan, D’elikatuzen.
- Azaroaren 6an, 7an, 9an eta 10ean. Kolore-truk merkatu txikia, D’elikatuzen, 10:30etik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara.
- Azaroaren 8an. Jatorri anitzeko familien seme-alabak eta euskara, zein dira gakoak? hitzaldia egingo du Amelia Barquin Huheziko irakasleak, 18:00etan, Barrenan. Itzulpen zerbitzua egongo da, aurrez eskatuta.
- Azaroaren 8an. 11 zapore pintxo-potea herri guneko taberna ezberdinetan, 19:00etatik 21:00etara.
- Azaroaren 10ean. 11 zapore pintxo-potea auzoetako tabernetan, 19:00etatik 21:00etara.
- Azaroaren 11n.
- 12:00. Dantza erakustaldia herritik.
- 14:30. Munduko arrozen bazkari herrikoia, frontoian.
- 15:00. Haur jolasak kalean.
- 15:30. Bingoa, frontoian.
- 16:30. Anji Jaialai DJ, frontoian.
- 19:30. Bush Doctors taldearen reggae kontzertua, frontoi txikian.
- Azaroaren 19an. Bizilagunak bazkaria.