Espainiako selekzioak Elene Lete deitu du
Espainiako futbol selekzioko hautatzaileak Elene Lete atezain zumarragarra deitu du, Enith atezainaren lesioa dela eta. Espainiako selekzioak UEFA Women’s Nations League txapelketako bi partida jokatuko ditu datozen egunetan: ostiralean 17:45ean Italiaren aurka eta hilaren 31n 19:00etan Suitzaren aurka.