Ane Odriozolak Planeta argitaletxearekin kaleratuko du bere laugarren eleberria
Euskal Herriko haran batean XVI. mendean desagertzen den ikazkin batekin hasiko da lan berria, 'El valle del hierro 'izenekoa. Otsailean argitaratuko du, Planetaren NdeNovela zigilu berriarekin.
Gibolako trilogia arrakastatsuaren ondoren, laugarren eleberria argitaratuko du laster Ane Odriozola idazle legazpiarrak, Planeta argitaletxeak sortu berri duen NdeNovela zigiluarekin. El valle del hierro du izenburua bere laugarren nobelak.
NdeNovela idazle berriei zuzenduta dago, eta Odriozola dago proiektua martxan jartzeko aukeratutako lehen idazleen artean. El valle del hierro NdeNovelak argitaratuko duen laugarren liburua izango da. Datorren urteko urtarrilaren 10ean kaleratu ditu lehenenengo biak, Cristian Schleu-en Muerte en tres texturas eta Lara Serondioren La piel infiel. Otsailean Benito Olmoren Tinta y fuego lanaren txanda izango da, eta martxoan, Odriozolaren nobelarena.
NdeNovela Planetaren zigilu berria joan den astean aurkeztu zuten Madrilen, eta Odriozola bertan izan zen, Espainiako punta-puntako idazleez inguratuta.
Burdinaren harana
Ane Odriozolaren El valle del hierro (Burdinaren harana), Euskal Herrian girotutako nobela da, eta 1577ko gau euritsu batean gertatutako ikazkin baten desagerpenarekin hasiko da. Urte batzuk igarota, ikazkinaren emazteak historia oso desberdina duen emakume batekin egingo du topo, baina biek badute zerbait amankomunean: justizia egiteko eta bailarako etorkizunaren jabe diren familia handiei aurre egiteko griña.