Legazpiko Katxalin elkarteak Donostian itxi du urriko egitarau oparoa
Legazpiar ugarik parte hartu zuten atzoko Marea arrosa martxa solidarioan. Legazpiko elkartekideek eskerrak eman nahi dizkie hilabetean zehar laguntza eman dieten guztiei.
Donostiako Marea arrosa elkartasun martxan parte hartuz itxi du Legazpiko Katxalin elkarteak urriko hilabete “intentsua”. Urriaren 19a bularreko minbiziaren aurkako nazioarteko eguna zela baliatuz, hainbat ekintza burutu ditu herrian elkarteak hilabete osoan zehar, hasi Lekanazpiren AsteburuMikolgikoarekin eta amaitu atzoko martxarekin. Bitartean, elkartearen materiala saltzen jardun dute hainbat egunetan, xingola arrosa eskegita izan dute udaletxeko balkoian eta LegazTipi tapa ibilbidean parte hartu dute.
Katxalinek eskerrak eman nahi dizkie ekintza horietan parte hartu duten herritarrei, eta diruz lagundu dioten guztiei. Esker berezia luzatu nahi die atzoko Marea arrosan parte hartu zuten legazpiarrei. Bestalde, gogoratu nahi du elkarteko kideak asteartero elkartzen direla Saturnino Telleria kaleko udal lokaletan duten egoitzan, 17:00etatik 19:30era.