Beasaingo Bealak taldeak ohi bezala autobusa antolatu du azaroaren 12an jokatuko den Behobia-Donostia maratoi erdian parte hartuko duten korrikalarientzat. Izena eman daiteke dagoeneko.
Urtero bezala Beasaingo Bealak korrikalari taldeak azaroaren 12an Behobia-Donostia lasterketara joateko autobusak antolatu ditu aurten ere. Ordutegiak erabat zehaztu gabe badaude ere, Behobiara joateko autobusa 08:00etan aterako da tren geltokitik. Itzulerarako, bi autobus jartzea aurreikusi dute: 12:45ean eta bigarrena, azken korrikalaria iristen denean. Dena den, eguna gerturatzen den heinean, zehaztasun gehiago emango dutela aurreratu dute.
Autobusean joan nahi duten korrikalariek izena eman dezakete dagoeneko, Beasaingo Agirre Kirolak dendan. 8 euro ordaindu behar dira.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.