Igandeko saioaren aurretik, entsegu orokorra
Beasaingo Igartzako Monumentu Multzoan bisita gidatu antzeztua egingo dute igandean, 12:00etan, Hijos de Martin y Loinaz antzerki taldeko kideek. Entsegu orokorra egin dute gaur.
Urteroko hitzordua iritsi da Hijos de Martin y Loinaz antzerki taldeko kideentzat. Igandean, 12:00etan, Igartza Monumentu Multzoko bisita gidatu antzeztuko dute adin desberdinetako aktoreek. Gaur goizean egin dute entsegu orokorra Igartzan bertan.
Ohi bezala, denboran atzera eginez, Igartza Monumentu Multzoaren historia eta istorioak kontatuko dituzte, bertako pertsonaien bidez. Anita Alonso zuzendariak aurreratu duenez gainera, aurten berrikuntzaren bat edo beste sartu dute, pare bat pasarte berri sartuta. Umoretik ere ariko direla aurreratu du.
Belaunaldi desberdinetako beasaindarrak elkartzen ditu ikuskizun honek. Aktoreen zerrenda gero eta luzeagoa da gainera. Etzi parte hartuko dutenak ondorengoak dira: Josu Sarriegi, Iuri Roman, Izar Lasa, Izar Irizar, Ilazki Irizar, Ekiñe Irizar, Eli Aranburu, Xabi Landa, June Landa, Karmelo Ezeiza, Ana Garmendia, Agustin Jauregi, Trini Barandiaran, Martina Barandiaran, Aiala Lasa, Elene Irastorza, Garazi Arozena, Noa Barandiaran, Duna Urteaga, Araitz Berasategi, Ekai Gutierrez, Garazi Altuna, Laiene Mariezkurrena, Oihan Alonso, Alex Onandia, Elena Zubiria eta Anita Alonso.